Arrigorriaga ezagutu

 

Andra Maria Magdalena eliza

Andra Mari Magdalena eliza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IX. Mendera arte jo beharko genuke bere sorreraz mintzatzeko. Gaur egun lehenengoz eraikia izan zeneko itxurarekin ez dauka antzik ere. Luzeraz 106 oin ditu eta 42 zabaleraz. Egurrezko ganga bakarra dauka sabaian. Esatekoa da aldare nagusiko irudia kalitate handikoa dela.

 

Abrisketako San Pedro baseliza

 

Baselizak

 

Abrisketako San Pedro baseliza.

Abrisketako San Pedro ermitak erromanikoaren aurretiko estiloen aztarna arkitektonikoak ditu eta Bizkaiko zaharrena da (XII. mendearen hasierakoa). Barnea angeluzuzena da, 7,34 x 5,25 m. dituena. Absidea kainoizko ganga batez hornituta dago. Sarrerako ateak, mendebalderantz ematen duenak, puntu erdiko arkua dauka, eta eskuineko ate-zangoan bisigodoa izan litekeen irudia dugu. Hegoaldeko horman estalita dagoen puntu erdiko arkua dago, beste garai batean, beharbada, tenplurako sarrera nagusia izango zena. Arku honen gainean landutako bi medailoi daude, giza irudiak ematen dutenak. Eraikingai gisa berriro erabilita, barruan hilarri erromatarren arrastoak aurkitu dira eta harearrisko bloke handi bat ere bai, irudi prerromanikoekin. Absideko leihoan ere dekorazio prerromanikoa ikusten da.

 

Landaederragako Kristo Santuaren baseliza.

 

Landaederragako Kristo Santuaren baseliza

 

Lehenengoz eraiki zeneko data 1655ekoa da, nahiz eta, harrezkero, hainbat aldiz berreraiki izan den. Goitik ikusita ez dauka forma jakinik: besorik gabeko gurutzearen itxurakoa da. Soiltasun handikoa da eta bere handitasuna da ezaugarririk deigarriena.

 

Imaginagintza

Imaginagintza

Andra Maria Magdalenaren zurlana. Nicolas Teitek egindakoa da, 1705. urtekoa. Egurrean egindako irudi honek balio artistiko handia dauka. Adierazkortasuna da bere ezaugarririk aipagarriena.

San Frantzisko Xabier eta Loiolako San Inazioren zurlanak. Andra Maria Magdalena elizako aldare nagusian dauden egurrezko bi zizel-lan dira, 1693an dataturikoak.

Kristo gurutzatuaren zurlana. Kristo Santuaren ermitan dago eta ermita hau lehenengoz eraiki zenekoa da (1655ekoa).