Arrigorriaga ezagutu

 

San Antonio. Ekainaren 13an. Izen bereko ermitaren inguruan ospatzen dugu eguna.

Ekainaren 13tik -San Antonio- hurbilen dagoen asteburura Lanbarketako jaiak ospatzen dira. Bertan kale animazioa, txistorrada eta txiki eta nagusientzako ekintza ugariak.

Erromeria. San Pedroren omenez. Ekainaren 29aren hurrengo igandean egiten da, egun hori astegun buruzuria bada. Udaletxeak antolatu eta babesten du eta ohitura dago Abrisketako auzoko zelaietan egiteko, San Pedro ermitaren inguruan bertan. Erromeriaz gain, egun honetako ekintzarik aipagarrienak hauexek: trikitrixa, herri kirolak, txakolia dastatzeko aukera eta jolasak.

Santa Isabel eta Olatxu Auzoak. Santa Isabel egunaren ospakizuna, uztailaren 4tik gertuen dagoen asteburuan egiten da. Auzoko biztanleen elkarteak eratzen du, Udalaren babesarekin.

Herriko Jaiak. Madalenak, Andra Maria Madalena Arrigorriagako zaindariaren omenez. Uztailaren 22an hasi eta hurrengo egunetan ospatzen da. Ekintzarik garrantzitsuenak: herri kirolak, eskulangintza azoka, Nazioarteko Jaialdi Folklorikoa, lehiaketa gastronomikoak eta kultura, kirol eta denbora-pasarako hainbat ekintza.

Ollargan Auzoa. Andra Mariaren omenez, irailaren lehenengo asteburuan ospatzen da. Antolatzailea Auzoko Biztanleen Elkartea da, Udalaren laguntzarekin.