Egiten diren zerbitzuak

  • Informazioa eta oinarrizko orientazioa ematen da enpleguarekin zerikusia duten gaiei buruz, zuzeneko edo telefono bidezko laguntza edota laguntza telematikoa emanez.
  • Udaleko enplegu-poltsa kudeatzen da.
  • Langabezian edo jardunean dauden pertsonei zuzendutako prestakuntzako programak diseinatzen eta betearazten dira.
  • Informazioa eta orientazioa ematen da autoenplegua sustatzeko, enpresak sortzeko eta xede horretarako dauden laguntza publikoak ezagutzera emateko.
  • Laneratzeko programak garatzen dira.
  • Erakunde publikoei, pribatuei eta dendei laguntza ematen zaie, enplegua sortzeko eta hobetzeko ekintzak diseinatu eta abian jar ditzaten.
  • Merkataritza sustatzen da udalerri mailan.

Kalitatea sustatzeko konpromisoak

  • Neurrira egindako laguntza arina eta zehatza ematea, herritarrek edo enpresa-ehuneko kideek egiten dituzten eskaerei eta erreguei erantzunez.
  • Udaleko enplegu-poltsako datuak egun bateko epean eguneratzea: altak, bajak, berrikuntzak eta abar.
  • Zuzenean eta telefono bidez egiten diren kontsultei erantzuna berehala ematea, eta, hori ezinezkoa denean, gehienez 2 eguneko epean erantzutea.
  • Enpleguko eskaintzak gehienez hiru eguneko epean kudeatzea.
  • Egindako kexak edo iradokizunak konpontzeko garatzen diren ekintzei edo prozesuei buruzko erantzuna ematea, gehienez bost eguneko epean.
  • Enpresa berriak sortzeko aurkezten diren laguntza-eskaerei oinarrizko dokumentazioa berehala ematea.
  • Udalaren web-orrian dagoen informazioa mantentzea eta etengabe eguneratzea.
  • Prestakuntzako eskaintza herritarrek, dendek eta enpresaehunak dituzten beharren arabera egokitzea.

Arduradunak

ENPLEGU ETA EKONOMIAREN SUSTAPENERAKO ZINEGOTZIA

Miren Agurtzane Ibarretxe Salazar
Urgoiti pasealekua 55, 1.a
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tel.: 944 020 208
Helbide elektronikoa: enplegua@arrigorriaga.org

ENPLEGUKO TEKNIKARIA

Ixone Saratxaga Ibarretxe
Urgoiti pasealekua 55, 1.a
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tel.: 944 020 208
Helbide elektronikoa: enplegua@arrigorriaga.org

Instalazioak eta ordutegiak

Instalazioak

Urgoiti pasealekua 55, 1.a
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tel: 944 020 208
Faxa: 944 020 213
Helbide elektronikoa: enplegua@arrigorriaga.org
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:45era

Informazio gehigarria