Egiten diren Zerbitzuak

Polikiroldegia

Kirol Arloko Informazioa

  • Telefonoz edo bide telematikoz, laguntza pertsonala ematea, herritarrek Kirol Saileko jarduerei eta zerbitzuei buruz egiten dituzten kontsultetan.

Dibulgazioko Jardueren Programazioa

  • Kirol-jardueren, ikastaroen eta ikuskizunen programazio egonkorra.
  • Haurrei, helduei eta hirugarren adinekoei zuzendutako programak antolatzea hainbat kirol-diziplinatan.
  • Beste udal-sail eta tokiko elkarte eta talde batzuek antolatutako jardueretan lankidetzan aritzea.
    Tenis, igeriketa eta atletismoko kirol-eskolak.
  • Kirol-lehiak diseinatzea: herri-krosa, duatloia.
  • Kirol-instalazioak kudeatzea eta herritar guztiei aukera ematea jarduerak ondo egiteko behar dituzten guneak eskura ditzaten.

Asoziazionismoari Buruzko Aholkularitza eta Sustapena

  • Proiektu asoziatiboei eusteko diru-laguntzak, azpiegiturak eta ekipamenduak jartzea.

Kalitatea sustatzeko kompromisoak

Polikiroldegia
  • Kiroldegiko instalazio guztiek erantzukizun zibileko asegurua izango dute, eta horrek instalazioetan izan litezkeen istripuak estaliko ditu, istripuen arrazoia instalazioei badagokie.
  • Aldagelak gutxienez egunean 2 aldiz berrikustea eta garbitzea , eta zabaltzeko orduan instalazio guztiak garbigarbi egotea.
  • Urtero ebaluazioko inkesta egitea erabiltzaileei haien asebetetze-maila jakiteko; hor, irakasleak, jendeari emandako laguntza eta instalazioen kalitatea balioztatuko da.
  • Igerilekuen tenperatura eta uraren ph-a egunero kontrolatzea.
  • Abuztuan igerilekuko ontziak osorik desinfektatuko dira; horretarako, igerilekuak astebetez itxita egongo dira.
  • Gehienez astebeteko epean erantzuna ematea izandako kexei edo iradokizunei.
  • Guneen eskaerei erantzuna ematea gehienez astebeteko epean.
  • Elkarteek diru-laguntzak jasotzeko egindako eskaerak ebaztea gehienez hilabeteko epean, eskabidea erregistroan jasotzen denetik.
  • Urtean, gutxienez, 35 ikastaro egitea.
  • Jardueretan plaza eskaintza handitzea.
  • Eskura dauden guneen %20 gutxienez herritarren jardueretarako gordetzea.
  • Eskaintza ugaltzea eta biztanleriako sektore guztiei zabaltzea.
  • Neurrira egokitutako laguntza arina eta zehatza ematea, herritarrek edo elkarteek egiten dituzten eskaeren edo erreguen aurrean.
  • Sorosleek erabiltzaileen segurtasuna zaintzea eta igerilekuak zabalik dauden bitartean dena era egokian dagoela begiratzea.
  • Urtean 355 egunetan zabalik egotea gutxienez.

Arduradunak

KIROL, JAI ETA GAZTERIA SAILETAKO ZINEGOTZIA

Maria Teresa Custodio Iglesias
Severo Ochoa 1 - 48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tlf.: 946 711 021 - Fax: 946 712 585
Helbide elektronikoa:

KULTURA ETA KIROL SAILETAKO TEKNIKARIA

Amagoia Garaizabal Armesto
Urgoiti pasealekua 57 - 48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Tlf.: 946 712 361 - Faxa: 946 712 522
Helbide elektronikoa: kultura@arrigorriaga.org

KIROL KOORDINAZIOA

Juan Carlos Muñoz Oregi
Severo Ochoa 1
48480 Arrigorriaga Bizkaia
Tlf.: 946 711 021
Fax: 946 711 585
Helbide elektronikoa:

Instalazioak eta arreta-ordutegia

Informazio gehigarria