Egiten diren Zerbitzuak

Aurrez Aurreko Eskolak

Neurrira egokitutako eskola praktikoak ematea, etengabeko ebaluazioa eginez. Horretarako, prestakuntza egokia eta motibazioa duten langile gaituak izateaz gain, material onak eta teknologia aurreratua izango da.

Autoikaskuntza

Euskarazko klaseak ematea Internet bidezkoa eta autoikaskuntzakoa den BOGA sistemaren bidez (IKASTEN plataforma); hori osatzeko ahozko saio bat izango da astero talde txikietan, eta 30 minutuko tutoretza egingo da hamabost egunean behin.

Euskara Zabaltzea eta Normalizatzea Bide Hauen Bidez:

  • Prestakuntza berezia ematea, talde desberdinen beharrizanetara egokitutakoa (etorkinak, merkatariak, gurasoak, institutuko ikasleak,...)
  • Berbalagun eta Berban-berban proiektuetan parte hartzea.
  • Era askotako ekitaldiak antolatzea (hitzaldiak, ipuinkontalariak,...)

Euskaltegiko Liburutegirako Sarbidea

Ikasleei liburuak, CDak eta DVDak mailegatzea. Liburutegi eguneratua dugu.

Informazioa, Orientabidea, Aholkularitza eta Administrazioko Izapideak

  • Eskaintzari buruzko informazio argia eta zehatza ematea, tratu atsegin eta hurbila izanez: mailak, ordutegiak, prezioak, diru-laguntzak, bekak, ikaskuntza-prozesuaren iraupena, titulu ofizialak,...
  • Izapideak: matrikulak egitea, bekak eskatzea, ziurtagiriak, HABEren azterketa ofizialak egiteko matrikulak...

Kalitateak Sustatzeko Konpromisoak

AURREZ AURREKO ESKOLAK

Neurrira egokitutako ikaskuntza eskaintzea, ikasleen beharrak eta helburuak betetzea, eta irakasleen etengabeko prestakuntza bermatzea.
Eskolak emateko erabiltzen diren baliabide teknologikoak etengabe eguneratzea.

AUTOIKASKUNTZA

Ikasleei gutxieneko prestakuntza ematea IKASTEN (MOODLE) plataformari buruz, eta, hori osatzeko, dokumentazio idatzia banatzea era egokian erabil dezaten.
Tutoretzak bide telematikoen bidez eskaintzea (telefonoz, posta elektronikoz, skype bidez)

EUSKARA ZABALTZEA ETA NORMALIZATZEA BIDE HAUEN BIDEZ:

Etorkinentzako AISA programarekin jarraitzea eta beste eremu batzuetan taldeak zabaltzea.
Euskara zabaltzeko eta normalizatzeko diseinatutako proiektuetako partaidetza bultzatzea.

EUSKALTEGIKO LIBURUTEGIRAKO SARBIDEA

Liburutegia eguneratuta izatea, eta, bertan, materiala mailen arabera ondo sailkatuta izatea eta sarbide errazekoa izatea.

INFORMAZIOA, ORIENTABIDEA, AHOLKULARITZA ETA ADMINISTRAZIOKO IZAPIDEAK

Ahoz emandako informazioa osatzea informazioko liburuxken bidez, eta, orobat, laguntza ematea inprimakiak eta eskabideorriak betetzeko.
Sagu-gelako ordenagailuak ikasleei uztea matrikulak Internet bidez egin ditzaten.
Matrikulazio-garaian, bulegoa arratsaldez zabalik izatea.

Arduradunak

PRESIDENTE DELEGATUA

Begoña Estivaliz Zarraga
Urgoiti pasealekua 55, 2.a
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Helbide elektronikoa: begonaestivaliz@arrigorriaga.org

ZUZENDARI AKADEMIKOA

M. Isabel Perez Gervasi

Informazio gehigarria