Albisteak

 

Kanpaina honen xedea B eta D ereduetan ikasten ari diren gazteak DBHn (Batxilergoan zein Lanbide  Heziketan) ere euskarazko ereduetan ikasten jarraitzea da.

Hartzaileak aurreko urteetan bezala, DBH 3-4n ikasten ari diren gazteak izango dira.

Kanpainaren euskarriak: diptikoa trokelatuta joango da eta ondoko ezaugarriak izango ditu:

Edukiari dagokionez, diptikoak bideo jokoaren itxura izango du, lehenengo orrialdea hasierako pantaila izango da, hortik "Jokoan" sartuko gara; bigarren orrialdean ideia nagusia prestakuntzarena izango da, prestakuntza euskaraz egin dutenek hirugarren pantailan, lan munduan sartzen direnean, aukera gehiago dutela adierazten saiatuko gara. Ideia nagusia ondokoa izango da: prestakuntza euskaraz egiteak lana eta arrakasta dakartza, euskaraz ikastea beraz plusa da.

Kanpaina honek Web gunea izango du eta web gunearen edukia  honakoa izango da:

Informazioa: euskaraz ikasteko aukera eskaintzen duten ikastetxeen datuak, euretara heltzeko garraiobideak eta bestelako datuak agertuko dira.

Bideoak: Zenbait gaztek euren esperientzia azalduko dute, zergatik aukeratu duten euskaraz ikasten eta horrek ze onura ekarri dien bai lanari begira, bai euren bizimoduari begira.

Inkesta: Inkesta horren bidez gazteek kanpainaren inguruan duten iritzia jaso ahal izango dugu eta gazteek parte hartzeko amu bezala, inkesta betetzen dutenen artean saria banatuko da. Saria eskuratu ahal izateko, web gunean agertzen den informazioari buruzko beste zenbait galdera erantzun beharko dituzte gazteek.

Hitzaldiak: Institutuko gazteei zuzendutako hitzaldiak antolatuko dira. Aurten Itxaso Paia bertsolari eta aktoresaren eskutik. Martxoaren 8an institutuko ikasleekin bilduko da.
Hitzaldien helburua   ikasketak euskaraz egiteak dituen abantailak erakustea da.

Lor daitezkeen opariak honako hauek dira: Nintendo 3DS, Multiabentura egun pasa, tableta.

Opariak eskuratzeko informazioa jasotzeko sar zaitez honako helbiode hontan: www.nahidudalako.com