Alkatea

Kaixo, ondo etorri gure web gune berrira.

 Harro gaude produktu hau aurkezteaz, izan ere, proiektuarekiko konpromixoa hartu zuen Udaleko langile talde baten lankidetzaren emaitza da.

 Zenbait astetan lanean jardun ondoren, gure herriari buruz bildu eta sartu ahal izan dugun informazioa daukazue eskura. Gunea denboran zehar operatibo mantentzeko gai izango garela espero dut, ahal dugun neurrian behar bezala eguneratuz eta hobetuz.

 Taldean egindako lanaren zaleak gara. Badakigu pertsonen motibazioa oso garrantzitsua dela, bakoitzak barruan daraman onena eman dezan. Eta, azkenean, hunkitu egiten gaitu emaitzak ikusteak.

Gune hau xumea da, gure herria eta bertako herritarrak legez. Baina oso duina, aldi berean. Bertan, behar duzun guztia aurkituko duzula espero dut. Eta zerbait falta bazaizu, jakinaraz iezaguzu. Egunean-egunean gauzak hobeto egiten ahaleginduko gara.

Zuen zerbitzura gaude.

ALKATEA - Asier Albizua Manrique